Eguzki Bideoak

Informazioa ez dago salgai

Elkar komunikatzen garelako gizakiak gara >>> informazioa elkar trukatzea oinarrizko giza jarduera da >>> Distantzia, ideien, sentsazioen, arazoen, beldurren, desioen transmisioa zailtzen duen hesia da >>> Zuhaitzetatik jaitsi ginenetik, gorputzarekin, ahotsarekin, idazkerarekin, inprentarekin, telegrafoarekin, telefonoarekin, irratiarekin, zinearekin, telebistarekin edo ordenadorearekin irtenbide bat aurkitzen saiatu gara >>> Informazioa igortzeko kanal hauek kontrolatzen dituenak boterea dauka >>> Kapitalaren boterearen aurka, herri boterea.

NOR GARA
1. Eguzki Bideoak egitasmo herritarra, horizontala, independentea eta autogestionatua da. Produkzio sistemen, aberastasunaren banatzearen eta gizakien, herrien eta naturaren erlazioetan bilakaera sakon eta erabateko bat du helburu.
2. Ikus-entzunezko eta informazio telematikoaren produkzio eta distribuzioaren inguruko berariazko hausnarketa baten ondorioa gara. Neoliberalismoaren proposamen ideologikoari, gerra propagandari eta alienatzailea den masa kulturari aurre egiteko aukera ezberdinak beharrezkoak direla uste dugu.
3. Komunikazioa merkantzia bat ez dela uste dugulako, gurea proposamen antikapitalista bat da. Merkatua alde batera utzita komunikabide bat kudeatzeko moduak bilatzen ditu. Irabazi ekonomikoaren irizpideetatik kanpo kokatzen da eta komunikazio enpresen logikaren aurka dago.

ZERTARAKO
4. Eguzki Bideoak-en lehentasuna iritziaren formazio komunikabideek isilaraziak, desitxuratuak, ahaztuak edo kriminalizatuak izan diren ideiak, esperientziak edo gatazkak zabaltzea da. Gure lan esparrua lokala da baina bestelako errealitateekin kolaboratzeko irekiak gaude, ahotsik ez dutenei ahotsa emateko beti.
5. Eguzki Bideoak ahalik eta jende kopuru handienari heltzeko xedearekin ekoizten ditu bideoak, modu honetan kulturaren homogenizazioa eta Pentsamendu bakarra zalantzan jarri, hizkuntza gutxituen jazarpenari aurre egin, giza kontzientzia sortu, konpromezuak  eragin eta bideoaktibismoa sustatzen ditu.
6. Kapitalak zapalduen eta zapaltzaileen artean logika bereko bat behar du. Informazioaren teknologiak  garrantzitsuen moduan transmisio ideologikoren mekanismo gisa ari dira egituratzen. Software askea, sarean baliabide antagonista eta gerrilla telematikoa bultzatzearen alde egiten dugu apustu.
7. Informazioa hedatzeko moduak eraikitzen saiatzen gara. Beste pertsona talde batzuekin elkarlanean etorkizun batean Eguzki Telebista errealitate bat izan daiteke. Erronka honi aurre egiteko baldintzak honakoak dira hurrenez hurren: banakotasunen masa kritikoa, baliabide teknikoak eta ahalmen finantzieroa.
8. Ikus-entzunezko fondoen banatzaile eta fitxategi bat sortzea ezinbestekotzat jotzen dugu. Iraganeko borroken testigantzak herri ondarearen parte dira. Baliabide hauen erabilera eta mantenua, hainbat pertsonekiko justizia historikoa da, borroka berriak bermearekin edo gure ikasketa propioan eta pedagogia politikoan sakontzeko ezinbesteko baldintza dena.

NOLA
9. Eguzki Bideoak desadostasunetik abiatuta adostasuna bilatzeko elkarlanean aritzen den pertsona ezberdinez (nodoak) osatutako sarea da. Gure proposamenek zentzua badute eta politikoki onartzeaz gain nodo kopuru nahikoak bereak egiten dituztenean hartzen dute bizia. Norabide bakarreko informazio bide moduan teknologia gaitzesten dugu. Baliabide teknikoak pertsonak, taldeak eta ideiak harremanetan jartzeko tresna moduan ulertzen ditugu.
10. Asanblada erabakitzeko gunea da, subiranoa eta loteslea. Gure antolatzeko modua asanbladan oinarritzen da maila guztietan eta adostasunera jotzen dugu gure praktika politikoaren oinarri nagusi moduan. Egitekoak banatu, lana antolatu, eztabaidak garatu, erabakiak hartu eta ardurak eskatu behar diren lekua da.
11. Partehartze iraunkor herritarrera, berdintasunezkora eta autoritarismoaren aurkakora deitzen dugu. Eguzki Bideoak-en ez dago bozeramailerik, ordezkaririk ezta ideologorik ere. Zentralizatu gabeko errealitate bat islatzen dugu, eraikitzen ari den kooperatiba, zeinetan ez da protesta onartzen baina bai ordea proposamena sustatzen.
12. Geruzatzen, hierarkizatzen, edota ezagutza maila ezberdinak finkatzen dituzten dinamikak gainditzen dituzten mekanismoak martxan jartzea da gure asmoa. Jakintzaren banatze horizontala eta kideen prestakuntza jarraituaren alde egiten dugu apustu.

NOREKIN
13. Eguzki Bideoak-ek irratigintzan, ikus-entzunezkoan edo teknologia berrietan komunikazio alternatiboan lan egiten duten beste talde edo proiektuekin bat egin nahi du. Haien helburuak gureen antzekoak dituzten taldeekin bateratasuna bilatzen saiatzen da, kidetasunak landuz eta ezberdintasunak errespetatuz.
14. Eguzki Bideoak-ek ikus-entzunezko zerbitzuak behar dituzten herri ekimenei bere egitura, jakintza eta ikuspuntuak eskaintzen dizkie. Gure laguntza eskatzen duten errealitatearekiko jarrera zalantzazkoa eta erradikala duten taldeekin harremanak bultzatuko dira
15. Eguzki Bideoak beste mundu bat beharrezkoa dela uste dutenen barruan sentitzen da. Disidenteak gara eta badakigu gaur egun inperioaren aurka agertzea etsai indartsuei aurre egitea dela. Baina haien bihotzetan mundu berri bat daraman jendetzarekin ametsak eta esperantzak konpartitzen ditugula sentitzen dugu ere.

Eguzki Bideoak etengabeko eraldatze tresna bat da: banakakoa eta kolektiboa >>> Jarrera kritikoak proposamenezkoak, eraginkorrak, sormenezkoak eta arduratsuak garatu nahi ditu >>> Gutizia eta beldurra alde batera utzita lurraldeak kartografiatu nahi ditu >>> Generoko mendetasun eskemak ez errepikatzea du helburu >>> Euskararen erabilera bultzatzea du helburu

...gizatiarra den ezer ez zaigu ezezagun...