1994an Iruñean sortutako kolektibo bat gara. 30-40 pertsona igaro dira bertatik, eta egun, 15 bideo-aktibista dihardugu.

Urteetan ez alor digitalari eutsi. Batzuetan nagikeriagatik, beste batzuetan ezintasunagatik eta, ia beti, orain artean gainditu gintuen sekulako lana eskatzen zuelako.

Lehenik, kolektiboaren atala dago (argazkiak, kartelak, testuak, bideoak): kolektiboaren historia eta sortzen joango diren eduki berriak bilduko ditu. Bigarrenik, banaketa taldearen fondoa, kolektiboaren eta beste pertsonak askoren dokumentalekin: denak daude salgai eta batzuk on-line ikus daitezke. Azkenik, komunitate bideo-aktibista kritikoaren topalekurako eta elkar laguntzeko erreminta praktikoak garatzea da gure asmoa (produkziorako laguntza, ideien hartu-emana, tresnen mailegua, crowdfunding, hedapena).

Hackerren Communia kooperatibarekin. Programazioaren parte bat garatu du eta gainontzekoa (diseinua eta edukiak), guk egin ditugu. Hamar hilabete igaro ditugu lan horretan.

Bai. Gure asmoa da lehen fasea bukatu bezain laster bigarrena hastea. Horren ezaugarriak crowdfunding plataformaren eta komunitatearen garapena izango dira.

Bai. Horretarako hainbat gauza egin ditzakezu: zure dokumentalak bidali, webgunean ikusgai jarri ahal izateko; eskegita dauden dokumentalak itzuli eta azpitituluak jarri; gure albiste eta ikus-entzunezko lanen gaineko iruzkinak egin; webgunean eskegi ditzakegun dokumentalak proposatu, kontaktua azalduz.

Gainezka egiten gaituzten milaka lanetatik edozeinetan lagunduz, dokumentalak erosiz edota dirua emanez.

Interesatzen zaizun dokumentalaren gainean ageri den “erosketa saskia” botoiari eman behar diozu. Hor hasiko duzu prozesua eta PayPal edota kreditu txartelaren bitartez egingo da erosketa.

Dirua emateko formulariora joan eta bertan ageri diren pausoak jarraitu behar dituzu.

Bai. Erosketarako formularioan bertan ageri da kreditu txartelarekin ordainketa egiteko aukera. Bide hori erabili ezinez gero, hurrengo helbide elektronikora bidali diezagukezu mezu bat: web@eguzkibideoak.info eta orduan esango dizugu zer egin behar duzun.

Ez. Bideo motzak, kolektiboaren bideoak eta banaketa taldearen dokumentalen katalogoaren zati bat ikusiko dira.

Lehenik eta behin orrialde nagusiko goiko aldean dagoen formularioan erregistratu behar zara (barne lotura) eta gero posta elektroniko bat bidali behar dituzu honako datuekin: dokumentalaren titulua eta fitxa tekniko labur bat (egilea, produkzio urtea, lizentzia eta sinopsia). Horrez gain, zure dokumentalaren URLa zein den jakinarazi behar diguzu.

Ez. Webgune honen xedea politika gaiak lantzen dituzten dokumentalak jaso eta biltzea da.

Oraingoz ez, baina, etorkizun motzean izango da, lanaren bigarren fasea abiatzen dugunean.

Kolektiboak bere jardueretatik lortzen duen diruarekin (proiekzioak, errealizazioak, grabazioak) eta banaketa taldearen DVDeen salmentatik lortutako diruarekin; baita webgunearen bitartez jasotzen diren diru-laguntzekin.