Dokusarea

Zer?
Argia aldizkariak eta Eguzki Bideoak kolektiboak euskarazko dokumentalen emanaldietarako sare bat antolatzea erabaki dute. Sarearen asmoa dokumental kritikoez baliatuz euskal kulturari bide ematea eztabaida esparruak bultzatuz, libreak diren materialak zabalduz eta ikusleentzat doakoak diren jarduerak sortuz. Horretarako hilean behin dokumental bat eskainiko dute emanaldietarako.

Nola?
a) Streaming. Argiaren webgunean hilean programatuko den dokumental bakoitza egonen da ikusgai nahi duenak hortik hartzeko. Bide hau elkarte, gaztetxe, euskaltegi, tabernei zabaldurik egonen da.

b) DVDa erosiz. Programatuko diren dokumental asko Eguzki Bideoak ekoiztuak dira eta DVD formatuan izanen dira eskuragai. DVDn prezioa 12€takoa da eta horri bidalketa gastuak gehitu beharko zaizkio. Eguzki Bideoakek eginen du bidalketetarako koordinazioa.

Zer gehiago?
Euskal Herrian garatzen diren proiektu askoren antzera, bultzatutako dokumental emanaldietarako sare hau ere militantziaren ondorioz gauzatu da, bertan proiektatuko diren dokumental gehienak inolako diru laguntza zein subentziorik gabe euskaratu direlako, elkarlan eta auzolanari esker; sare hau ere modu horretan bultzatu da.

Elkarrekikotasuna adierazteko bideak proposatu nahiko genituzke bai ekarpen ekonomikoak gauzatuz baita sarearen hobekuntza sortuko luketenak ere. Lehenengoa bono laguntzen bidez bideratzea erabaki dugu, horretarako 25€ zein 50€tako bono laguntzak sortuko ditugu zeinekin DVDa eta bidalketa ordainduko diren, baina elkartasun ekonomikoa adierazi ere.

Noiztik?
- Martxoa: "Ilunpetik"
- Apirila: "Terrorista bat sortzeko eskuliburua"
- Maiatza: "Pozoina"
- Ekaina: "Plogoff. Harriak fusilen aurka"

Kontaktua
Koordinaziorako dokumentalak@eguzkibideoak.info helbidera idatzi edo 948 211 537 telefonora deituz.