Dokusaren eskaintza

Azken urteotan gorakada handia izan du dokumentalekin loturiko ikus-entzunezko ekoizpenak, eta horretan ditu sustraiak banaketa politikoa bultzatu nahi dituen gure proiektuak. Urtez urte kopurua handituz doala, iadanik 130 baino titulu gehiago ditugu gure katalogoan.
Horregatik erabaki dugu zabal-bide berezi bat ematea zertxobait zaharragoak izanik, gaurkotasuna mantentzen duten dokumentalei, kulturaren hedapenean aritzen diren gune eta espazio askorentzat interesgarriak izanen direlakoan. Beraz, hilabete honetatik aurrera ondoko dokumentuan zehazturiko 20 TITULUAK ESKAINTZEN DIZKIZUEGU, 100 EUROREN TRUKE GEHI BIDALKETA GASTUAK.
Gure ustez, hezkuntzan eta kulturan neurririk gabeko murrizketak ezartzen ari zaizkigun unean, honelako proposamena lagungarria izan daiteke kostu handiegirik gabe mediateka eta liburutegietako bildumak aberasteko, aldi berean gatazka eta gai ezezagun asko ikusgai bihurtu nahi dituen dokumental banaketa proiektu bati laguntza emanez.



